XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zarautzen, jubilatuak edo zar-sarituak ere ospatzen dute beren eguna, eta orduan ere izanda nago bi urtetan.

Santa Marina kalean ere izan naiz; eta Iñurritzan ere bai, iru bat urtetan-edo gutxienez ere.

Aian ere izan gera banaka aldiz.

Lenbizi joan giñanean, Basarri ta biok giñan; alkatea lodia zan da Basarrik esan zuan alkate jauna goratu bear genduala, bertso batean; da nik esan nion atzera, astuna zegoala ta etzuala uste bezin errez jasoko.

Ori orretan pasa zan, da nik kopeta beltza larri ote zuan bai, baña gero or aditzen det geiago ez nuala bertsotara joan bearrik Aiara, ura alkate zegoan arte.

- Zer egingo degu, ba? Ori beste okerrik ez bada, biziko al gera! - esan nuan neretzako.

Urte batzuetan ez nintzan joan geiago.

Alako baten deitu zidaten berriz.

Zein izango alkatea ta lengo lodi aren semea.

Andik aurrera etzan ezeren nobedaderik izan.

Geroztik ere banaka aldiz izan naiz ni Aian.

Altzolan ere izan naiz bi aldiz; batean Lasarterekin eta bestean Lazkao-Txikirekin.

Au Aiako ballara da.

Urdanetan ere izan naiz beste urte batean.

An ez daukat gogoan zeñekin izan nintzan.

Au ere Aiako ballara da.

Aizterrazu edo San Pedron ere izanda nago beste iru bat aldiz.

An Lasarterekin izaten nintzan, eta au ere Aiako partean dago.

Santiago beste ballara batean ere izaten giñan.

Au ere Aian dago.

Emen batean Jose Lizasorekin izan nintzan, eta bestean ez dakit zeñekin.